Juana Lestonnacekoa
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Juana Lestonnacekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bordele, 1556ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Bordele, 1640ko otsailaren 2a (83 urte) |
Familia | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) |
Santutegia | |
Otsailaren 2 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Lestonnac-eko Santa Juana (Bordele, 1556ko abenduaren 25 - Bordele 1640ko otsailaren 2). XXVII. mendeko moja eta fededun frantsesa izan zen. Oso gazte alargundu zen, bost seme-alaba zituelarik. Neskek hezkuntza lor zezaten eman zuen bere bizitza eta Mariaren lagundia sortu zuen; Hasieran nesken, ondoren neska-mutilen hezkuntzari eskainitako erlijio-kongregazioa.
Leon I.a (Aita Santua) 1900. urtean beatifikatu zuen eta Pio XII-k (Aita Santua), 1949ko Maiatzaren 15ean santu izendatu zuen. Bere ospakizun eguna maiatzaren 15a ospatzen den arren, erromatar santuen izen zerrendan bere festa otsailaren 2a izaten jarraitzen du. [1]
BIOGRAFIA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LEHEN URTEAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lestonnac-eko Juana, Michel de Montaigneren iloba, Bordelen 1556. urtean jaio zen eta bere lehen urteak Erlijio Guduak (protestantearen-erreforma sustatzaileen eta tradizio katolikoaren defentsalarien artean.)Frantzian ziharduten bitartean eman zituen;
Bere ama, Montaigneko Juana Eyquem, (Pierre Eyquem eta Antoinette de Louppes-en alaba) kalbinista sutsua zen bitartean, parlamentuko aholkulari zen bere aitak,Lestonnak-eko Richardek, bere fede katolikoari eutsi zion.
1572. urtean, Montferranteko Gastónekin ezkondu zen. Elkarrekin zortzi seme-alaba izan zituzten, zeinen artean hiruk ez zuten biziraun. Bere senarra 1597an hil zen, Juana alargun utziz, hezi beharreko bost seme-alabekin.
BIZITZA ERLIJIOSOREN HASTAPENA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere seme-alabak hezi eta gero, Lestonnac-eko Juana, bere burua Jainkoari erabat eman nahi zion erlijio-bizitzan. Hori dela eta, Toulouseko moja-zistertarren komunitatean sartzea erabaki zuen. Hilabete batzuk eta gero, erlijio-bizitzaren bizi-baldintzak hain gogorrak ziren, non komunitatea utzi behar izan zuen, bere osasuna arriskuan baitzegoen.
Juanak apostolutza bizitza jarraitzea erabaki eta Jesusekiko kontsakratu zen besteekiko zerbitzuaren bitartez: "eskua luzatu" zelarik bere lema. Emakumeak gizartean geroz eta paper handiagoa zutela kontziente zen. Horregatik, lau lagunekin, ekintza eta kontenplazioa lotzen zituen bizitza erlijioso berri baten aldeko apustua egin zuen, gazteen hezkuntza helburu eta Andre Maria ekintzaren eredu eta babesle izanik.
MARIAREN LAGUNDIAREN SORKUNTZA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cister-etik, bere lurretako La Mothe-ko gaztelura iritsi ondoren, izurriteak Bordele suntsitu zuen. Juana Bordelera bueltatu zen behartsuei laguntzeko. Zauritu batzuk sendatzea lortu zuen, beste batzuk, ordea, hil egin ziren. Egun latzak pasatu zituen Juanak, baina aldi berean kausa berarengatik han zeunden hainbat emakume ezagutu zituen.
Otoi-gau batean, inspirazioa etorri zitzaion berak emakume gazteei "eskua luzatu" behar ziola ulertarazi ziona. Bordelen, proiektua bere lankideak izango ziren lehen emakumei komunikatu zien. Juanak laguntza eta aholkua bilatu zuen Jesusen Lagundiaren hainbaekin kontaktuan jarri zen, gazteekiko kezka amankomunean baitzuten.[2]
1607. urtean, 51 urterekin, Paulo V Aita Santuak onartuta, kongregazio erlijioso berri bat sortu zuen; "Mariaren lagundia", [3]zeinaren eginkizun nagusia neska gazteen irakaskuntza zen. Bordelen, bere jaioterrian, neskentzako lehen eskola ireki zuen, bertan heziketaren oinarrian zeuden: osaba Montaigeneren ideiak, erreforma protestantea eta espirialtasun ignazianoa.
Juana 1640ko otsailaren 2an hil zen, 84 urterekin, Frantzian 30 eskola sortuta. 1650. urtean Santa Juanaren ametsa egia bihurtu zen; unibertsaltasuna. Bere eskola-sareak herrialdeen arteko mugak zeharkatu zituen eta Bartzelonan, Espainiako Mariaren Lagundiaren lehen eskola eraiki zen. Pixkanaka-pixkana Mariaren Lagundia hedatuz joan zen eta gaur egun mundu mailan 86 eskola daude, 26 herrialde ezberdinetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ wikipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Juana Lestonnac. Wkipedia.
- ↑ compañia de maria. .